2016(e)ko urriaren 30(a), igandea

SASIETAKOEKIN TAILERRA

Zaborra MURRIZTU, BERRERABILI eta BIRZIKLATU. Horiek dira kontsumo bideragarria lortzeko urrezko hiru aholkuak.










AROTZ-ENEA (ETXARRI-LARRAUN)

Hemen daukazue aurreko astean Nafarroan egindako hiru egunetako egonaldiaren laburpena argazkien bitartez, inoiz ahaz ez dezazuen.



2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

UNIBERTSOA


Txanela.net-eko animazio honek Inguruneko informazioa hobeto ulertzen lagunduko dizula uste dugu. Klika ezazu HEMEN



Galaxiei buruzko kontzeptu MAPA 

2016(e)ko urriaren 1(a), larunbata

ZUMARRAGA - ANTIO - ATXURTZA - EZKIO

5. eta 6. mailakoak urtero Izazpira igo izan gara, baina aurten aspaldiko ohitura bat berreskuratu dugu,  Izazpi eta Atxurtza txandaka bisitatzea. Ostiralean Zumarragatik, Antiotik eta Osinalde baserriaren ondotik, Ezkion uso postuak daudelako hain ezaguna den gailurrera iritsi gara. Bertan hamaiketakoa egin eta banantzea erabaki dugu. 5. mailakoak Ezkiora joan gara pilotan jokatu eta parkean ibili nahi genuelako eta 6. mailakoak Kizkitzaraino gerturatu dira. Baina ordu bietan, atzera Atxurtzan elkartu gara bazkaltzeko. Eguraldi ona nahi genuen eta aukeran, beroegi egin digu, baina bikain ibili gara.







BOLIVIAKO ORKESTRA INDIGENA

Aste honetan,  Boliviako Amazoniako, gaztez eta umez osatutako  Ensamble Moxos orkestra ikusteko aukera paregabea izan dugu. 




BAKETIK PROGRAMA

Astelehen eta asteartean, Baketik programari esker, elkarbizitza indartzeko ekintzak egin genituen. Lehenengo saioan, antzezlanean, edozein ikastetxetan gerta daitekeen bullyng kasu bat aurkeztu ziguten bi aktore apartak. Bigarrenean, soluzioak landu genituen eta hirugarrenean, hausnarketa bultzatu zuten. Antzerkiaren bitartez errezago ikusten dira gauzak!




IKASTURTE BERRIA

Pasa da dagoeneko iraila. Goiz eta arratsalde hasi gara eta  aurreko ikasturtean bezalaxe, bertsolaritza lantzeari ekin diogu. Aurtengo bertsolaria Unai Mendizabal da, aurtengo Lizardi sariaren irabazlea. Ez dut uste bertsolari bihurtuko garenik, baina saiatuko gara bertsozaletzen .