2018(e)ko uztailaren 4(a), asteazkena

2018(e)ko ekainaren 27(a), asteazkena

KALE DOR KAYIKO

Ijituen Kale Dor Kayiko (Biharko ijituak) Elkarteak gure ikaskide Jose Luis Díaz Borja saritu dute,  ikasturte honetan asko saiatu delako, alegia, lanarekiko oso jarrera ona eduki duelako. Segi horrela  Jose Luis!




2018(e)ko ekainaren 26(a), asteartea

AGENDA 21-EKO ERAKUSKETA

Lurzorua izan da aurtengo gaia eta ikastola osoa aritu gara gai horren inguruan. 





ELEKTRIZITATEAREN HASTAPENAK

Esperimentatuz hainbat gauza ikasi ditugu: nola sortzen den elektrizitate estatikoa, nola egin zirkuitu elektrikoa...



DBH-KOEN ANTZEZLANA

Ekainean DBH-ko antzerki tailerrekoek klaseetan landutako antzezlana ikustera gonbidatu gintuzten eta guk pozik onartu genuen.


DBH-KOEN HITZALDIA

DBHra goazela eta, hitzalditxo bat eman digute bertako zuzendariak eta ikasleek. Era horretara, hainbat zalantza argitu dizkigute.


2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea

PULTSERAK EGITEN

Pultserak egin ditugu elkarri lagunduz.















KIVAKO GALDETEGIAK EGITEKO TXIKIEI LAGUNDUZ

Ikasle txikiagoei lagundu diegu Kivako galdetegiak egiten.








2018(e)ko maiatzaren 20(a), igandea

ESPERIMENTATZEN























Noiz egin behar dugu indar gehiago? Pisu bat altxatzerakoan ala arrapalan arrastatzerakoan?



Nola jakin dezakegu ze bolumen daukan harri batek? Eta probeta betetzen badugu goraino?







AGENDA 21-UDAL FOROA

Ikastolako ikasleok, beste ikastetxekoekin batera, ikasturtean zehar lurzoruari buruz  egindako lana, Urretxuko udaletxean aurkeztu genuen. Konpromiso batzuk hartu ditugu eta bi herrietako alkateei hainbat proposamen luzatu dizkiegu.





2018(e)ko apirilaren 26(a), osteguna

JUUL BOZKETA

Irakurzaletasuna suspertzeko, aurten ere Juul kanpainan parte hartu dugu eta apirilaren 17an bozkatu ditugu libururik eta ilustratzailerik gogokoenak. Hona hemen emaitzak: 



                                           6. MAILAKO ILUSTRATZAILEAK
                               (Joseba Larratxe eta Joseviski pertsona berbera da)






2018(e)ko apirilaren 22(a), igandea

URRETXU-ZUMARRAGAKO UDALEK ANTOLATUTAKO BERTSO PAPER LEHIAKETA

Hona hemen Urretxu-Zumarragako Bertso Paper lehiaketan saritu dituzten  6. mailako ikasleak!
6.A- Ane Bilbao Garmendia. Aipamen berezia.
6.B- Garazi Lasa Larrañaga. Aipamen berezia.
6.C- Unai Madina Lizarralde. Hirugarren saria.

Bi bertso edo lau kopla idazteko gaia hauxe zen: "Amona negarrez aukitu duzu"





AGENDA 21-EKO ESKOLA-FOROA

Aste honetan Urretxu- Zumarragako ikastetxe guztietako ikasleak Agenda 21-eko lanketa partekatzeko elkartu gara Urretxuko kultur etxean.